Powered By Blogger

martes, 6 de mayo de 2014

AL GORE




Kaixo ! Goiko bideoan, Al Goreren bideo bat ikusteko aukera duzue. Bideoan, Al Gorek munduko kutsadurari buruzko emanaldi interesgarri bat ematen du. 

Nire ustetan, munduak kutsadura ugari du eta errudun nagusiak gu gara, gizakiak. Al Gorek hainbat toki aipatzen ditu, gehien afektatuak izan direnak. Benetan arritu naute erakutsi dituen argazkiak, lehen eta orain nola dauden tokiak. Al Gorek zenbait ondorio atera ditu eta munduaren kutsadurak okerrera egin ez dezan, prekauzio batzuk hartzea gomendatzen digu. Nik uste dut, prekauzio horiek kontuan izanda eta denok gure partetik pixkat jarrita, munduak obera egingo zuela iragan batean.

lunes, 24 de febrero de 2014

NEGUKO DENBORALDIA ZARAUTZEN

Jarraian dituzuen bideoetan ikusiko duzue, Zarautzek jasan duen itsaso bortitza 2014 hasi denetik. Izugarria da, zer nolako indarra duen itsasoak eta nahiz eta jakin zer egiteko ahalmena duen... Guk ezer ez egin ezina. Abixatuak ginen olatu handiak izango genituela eta itsasoa gogor eta zakar ibiliko zela. Malekoiko negozioak itxi zituzten eta baita babestu ere, egur eta beste material batzuekin... Baina itsasoa gehiago izan da eta sekulako txikizioak egin ditu.Itsasoari bildurra baina gehiago errespetua izan ber diogula uste dut nik. Urte honetan, denboraldia dela eta, tabernak eta beste zenbait negozio kaltetuak izan dira, Zarautzeko malekoian.



http://www.youtube.com/watch?v=uukBpbnhddI